☂️ Aterpea| Maskulinitate toxikoak eta jarrera erreakzionarioak gazteen artean, hedatzen ari den baina sendabidea duen gaixotasuna

Azkenaldian askotan aipatzen da ideia antifeministak hedatzen ari direla belaunaldi berriengan, eta batez ere mutikoengan. Zenbateraino da egia hori? Zerk eragin du hori? Eta nola aurre egin diezaiokegu horri? Errezeta magikorik ez dagoela jakitun, teoria antifeminista eta zientifikoez, sare sozialez, presio estetikoaz, gizonen arteko anaidia arrakalatzeaz edota aliatutzat jotzen diren gizonek erreproduzitu dezaketen indarkeriaz arituko dira, besteak beste, Ander Magallon (Eraikiz kolektiboa) eta Asier Arizkorreta (Emagin), Mikel Urabaienek gidatutako solasaldian.