Txantreako jaietan izandako eraso sexistak salatu dituzte eta auzo segurua guztientzat aldarrikatu dute

Txantreako Mugimendu Feministak deituta, elkarretaratze bat egin dute hamarka lagunek ostegunean festak hasi zirenetik izandako zenbait eraso salatzeko. Jakitera eman dutenez, eraso hauek auzoko hainbat espaziotan izan dira: eraso matxistak eta eraso transfoboak, hain zuzen ere. Erasoetako bat larria izan dela ere azpimarratu nahi izan dute. Eraso guzti hauen aurrean, autodefentsa feminista aldarrikatu dute.