Indarrak batu, burujabetza helburu

Estatu espainiarreko ezkerreko fundazio subiranisten ordezkariak Donostian izan dira asteburu honetan, Zuatzuko Iratzar Aretoan, Lehenengo Eskola Subiranista ospatzen. Elkarrekin, aldaketa nagusiak identifikatzen eta horiei guztiei nola aurre egin aztertu dute.

2020-ko otsailak 18

Eskola Subiranistaren lehen edizio hau antolatzea Iratzar Fundazioari egokitu zaio, eta Estatu osoko fundazio subiranistetako 157 ordezkari bertaratu dira. Fundazio hauexetakoak hain zuzen: Alkartasuna Fundazioa , Alternatiba Eraikitzen , CIEMEN , Iratzar Fundazioa , Ipar Hegoa Fundazioa , Fundacio Irla, Fundació Nexe, Fundacion Galiza Sempre , Fundació Darder Mascaró, Fundación Moncho Reboiras, Fundación Terra e Tempo de Estudios Nacionalistas , Grupo de Estudios Díaz del Moral, Manu Robles Arangiz Fundazioa , Obradoiro da Ideas Lancara
eta Poble Lliure.

“Ziurgabetasun, krisi eta autoritarismoa indartu diren garaiotan, proposamanen soberanista eraldatzailea elkarrekin garatzeko erronkari aurre egin behar diote fundazioek”. ‘Demokrazia XXI: herri burujabeak autoritarismoari aurre eginez’ hiru ardatz jorratu dituzte: bizi dugun garaia ulertu; Espainiako Erresumaren egiturazko krisia eta agertoki posibleak aztertu; eta burujabetza, feminismoa, larrialdi klimatikoa eta emantzipaziorako bide berriak landu.

Eskola Subiranistan ekintza formatiboa partekatu dute, parte hartzaileen gaitasun politikoak hobetze aldera. “Kontuan izan beharra dago tradizio eta lurralde ezberdinetatik etorritako mugimenduak daudenez, partekatzea are aberatsagoa dela. Ezberdintasunak ezberdintasun, guztiek dute subiranismo eraldatzailearen proposamenak ezagutzeko helburua”, diote.

Gehiago