Ikasi eta bizi izandako ez duzu inoiz ahaztuko

Zugarramurdin, Arantzan eta Euskal Herriko hainbat lekutan opor ahaztezinak igaro zituzten iaz erreportajeko protagonista Remiro-Tobar familiak, Ana Perezek eta Dabid Romeok, baita beste ikasle askok ere. Hala, euskaltegian ikasitakoa praktikan jarri zuten eta, ia konturatu gabe, egunero eta 24 orduz euskaraz bizi izan ziren, AEK-k udan euskara ikasteko egiten duen barnetegien eskaintzari esker. Ahotsa.info-k AEKrentzat egindako erreportajea.