I. Esnaola: “Erreforma fiskal bat behar da gehien dutenek gehiago ordain dezaten”

Isidro Esnaola ekonomilaria elkarrizketatu du Ahotsa.info-k Iratzar Fundazioarekin batera Koronabirusak eragin duen krisi hau aztertzeko egiten ari den elkarrizketen sortan. Oraingo honetan, Esnaolarekin funtzeskoak ez diren jardueren etetea eta honek suposatuko duena aztertu dugu. Bestetik, Estatua gastatzen ari den diru publiko kopurua ikusita, Esnaolak erreforma fiskal bat egiteko beharra ikusten du, eta murrizketak ekiditeko helburuarekin, gehien dutenek gehiago ordain dezaten.