“Errigora jantokietan”, Nafarroako hegoaldetik eskoletako jantokietara elikadura burujabetasunari bultzada bat emanez

Errigoraren ekimenez, Euskal Herriko 20 eskolek eta ikastolek euren jantokietan Nafarroako hegoaldeko produktuak eskainiko dituzte. Kalitatezko elikadura bultzatu nahi dute, km0 produktuak eskainiz eta ekoizleei euren lanagatik prezio justu bat ordainduz. Ekoizle eta eskoletako arduradunekin hitz egin du Ahotsa.info-k erreportaje honetan.