“Deabruaren errotak”, parke eolikoen ugaltzea Nafarroan

Nafarroako parke eolikoen ugaltzearen inguruan erreportaje berezia egin du Ahotsa.info-k Sustrai Fundazioaren laguntzarekin.

2020-ko abenduak 14

Erreportaje honetan parte hartu dute Nafarroan eraki nahi dituzten parke eoliko berrien aurka sortu diren herri ekimenetako kideek, Sustrai Fundazioaren partaideek eta Gurelur talde ekologistak. Parke eolikoek eragiten dituzten arazoak aztertzen dira erreportaje honetan: kalte ekologikoak mendi eta gune babestuetan, kalteak hegaztien populazioa…

Energia ekoizpen berriztagarriaren izenean, parke eoliko berri hauen eraikuntzak kolore ezberdinetako gobernuen bedeinkapena jaso du. Proiektu hauen aurka altxatu diren ahotsak, bere aldetik, energia jasangarria ekoizteko beste eredu bat aldarrikatzen dute.

Gehiago