Ashraf Fayadh askatu

Munduko hamaika lekutan eskatu zen urtarrilak 14an Ashraf Fayadh poeta palestinarraren askatasuna. 10 poemengatik - eta ile luzea eramateagatik - kondenatu dute heriotza zigorrera Saudi Arabiako petro-monarkian. Euskal Herrian bi ekitaldi antolatu ziren, bata Donostiako Garoa liburu-dendan eta bestea - hemen ikusgai dena - Iruñeko Katakrak liburu-dendan. Poemak Ignazio Aiestaranek itzuli zituen, baita Mona Kareemen gutun hunkigarria ere.