“Allenderen garaipena eta lehen urtea”, Radio Venceremos podcastaren 1go saioa

Alberto Matxain nafarrak ezkerreko ikuspuntu batetik munduan zehar eman diren prozesu politiko, gertaera eta pertsonaia historikoak aztertzeko asmoarekin martxan jarri duen podcast berria da Radio Venceremos. 4 saioz osatutako bere lehenengo seriean Txilen jarri du fokoa. Lehen saio honetan, Unidad Popularrak hauteskunde presidentzialak irabazi zituenetik Allende presidente izendatua izan arte gertatutakoak eta lehen gobernu urtean hartutako neurri nagusiak azaltzen dira.