Sabino Cuadra: “Biolentziaren papera estrukturala zen gobernurako, esentziala jendea izutzeko”

Sabino Cuadra Lasartek 'Sanfermines de 1978 Los Victimarios' liburu berria aurkeztu du. 1978ko Sanferminei buruz idazten duen bigarren liburua da, baina honek duen berezitasuna, German Rodriguezen heriotzaren erantzuleak seinalatu eta izen abizenak ematen dituela da. Ane Eslava kazetariaren laguntzarekin, Ahotsak Sabino Cuadrarekin hitz egin du liburuaren nondik norakoak ezagutzeko.