Zucitolaren ixtearen aurka azaldu dira langileak, eta instituzioei inplikazioa eskatu diete
Zucitolak Sarasate pasealekuan duen dendaren aurrean bildu dira gaur langileak. Enpresaren aldetik inolako komunikaziorik jaso gabe, jakin izan dute hartzekodunen konkurtsoan sartu dela Zucitola, eta horrek ekarri dezake bere itxiera. Administrazio publikoei inplikazioa eskatu diete enpresa salbatzeko.
2023-ko uztailak 31
Zucitola enpresako zuzendaritzak dendak eta lantegia ixtea erabaki du “aldez aurretik jakinarazi gabe eta delegatu sindikalari eta gainerako langileei enpresako egoeraren berri eman gabe”, ELAk salatu duenez.
“Duela gutxi, sindikatuak enpresaren hartzekodunen konkurtso adierazpena ezagutu du, eta horrek airean uzten du 25 familiaren egoera, hipotesietako bat enpresa behin betiko ixtea baita”, aipatu du ELAk.
ELAk dendak eta lantegia ixteko enpresaren erabakia eta erabilitako modua gaitzesten ditu. “Administrazio publikoei inplikazioa eskatzen diegu enpresa eta enplegua salbatzeko, eta herritarrei dei egin die etorkizunean Zucitolaren etorkizunaren alde egingo diren mobilizazioekin bat egin dezaten”.
Gehiago

Urteko bigarren hilketa matxista salatu dute Euskal Herrian

IAk ikasleen greba deitu du martxoaren 13rako, gorakada erreakzionarioaren aurka eta ikasleen eta langileen interesen defentsan
