Martxa batek bi gazteri egindako eraso homofoboa salatu du Iruñean

Zezen-plazaren ondoan hasi da protesta, eta Tejeria kaleraino joan da. Bertan, bi gaztek eraso homofoboa jasan zuten azaroaren 6ko goizaldean.

2026-ko azaroak 10


Astearte honetako 20:00etan, hainbat pertsonak elkarretaratzea egin dute zezen-plazaren ondoan, erasoa salatzeko. Handik joan dira gertakarien lekura, Iruñeko Alde Zaharrera. Iruñeko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak erasoa gaitzetsi zuen igandean eta elkartasuna adierazi zien bi gazteei.

Gehiago