Zhen, aurten Euskal Herrian izan den matxismoaren indarkeriaren 4. biktima gogoan izan dute Iruñean

Zhen zuen izena eta Ermitagaina auzoko tabernan egiten zuen lan. Atzo, bere lankideak erail zuen. Gaur, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deitutako elkarretaratzea egin da Iruñeko Udaletxe Plazan aurtengo laugarren hilketa matxista "gogor salatzeko". Hilketa hau "sistema heteropatriarkalaren" ondorioa dela azpimarratu nahi izan dute, eta ez dela etengo "gizartea egituratzen duen matxismoarekin amaitu arte".