Zezenketekin amaitzea eskatu dute ehunka lagunek Iruñean

Berriz ere, Iruñea Antitaurinak deitutako kalejira jendetsua egin da Sanferminetako egun handian. Jai giroan, zezenak libre eta bizirik aldarrikatu dituzte, odolik gabeko jaiak nahi dituztela argi utziz.