Kalejira antifaxista independentziaren alde

"Euskal Herria antifaxista" leloa duen kalejira egin dute uztailaren 14an Alde Zaharrean. 17:30ean atera da Mercaderes kaletik, peñek lagunduta zezen-plazarako bidean. Manifestazioaren buruan ikurrin handi bat zabaldu da "Euskal Herriak erabaki" leloarekin, Nafarroako bandera bat eta testu bereko ikurrin ugari banatu dira parte-hartzaileen artean.