Elkarretaratze jendetsua Iruñean indarkeria matxistaren aurka

Iruñerriako mugimendu feministak deituta, sanferminetan gertatutako sexu-erasoak salatzeko. Komunikatua irakurtzean, gizonen inplikazioa eskatu dute, jokabide matxista horiek beren ingurunean ere toleratu ez ditzaten eta eraso matxisten gaitzaren aurkako borrokan aktiboki parte har dezaten.