#ZentsuraPutzura Sudur gorriak Lizarran kolore anitzeko mundu bat aldarrikatzeko

Ostiral arratsaldean hamarnaka haur eta helduek Lizarrako erdiguneko Koroatze plazan elkartu ziren NA+ko udalak Pirritx, Porrotx eta Marimotots-i ezarritako zentzura arbuiatzeko. Irrien lagunak kantak ozen entzun ziren plazan, eta beren konpasetara adin guztietako irrien lagunek gogoz dantzatu zuten plaza osoa kolorez eta alaitasunez betez.