Zaporeak elkarteak Grezian dauden errefuxiatuendako elikagaiak bilduko ditu larunbata honetan

2024-ko irailak 24

Iruñerriko hainbat merkatalguneetan elikagaien bilketa eginen du Zaporeak elkarteak Lesbos uhartean dauden pertsonei laguntzeko.

Greziako errefuxiatu-esparruetako egoerak oso kritikoa izaten jarraitzen duela gogoratu du Zaporeak proiektu solidarioak. “Milaka pertsonak kanpin-denda eta karpen artean pilatuta jarraitzen dute, beren Giza Eskubideak urratzen dira eta egunerokotasuna errutina duin bihurtzeko oinarrizko baliabiderik gabe daude”, salatu dute gaur Iruñean egindako agerraldian.

Zaporeak-en ustez “elikadura duina izatea oinarrizko eskubidea da edozein pertsonarentzat, eta horregatik, gure proiektua Greziako Lesbos uharteko sukaldaritza komunitarioan oinarritzen da, non Euskal Herriko boluntarioak eta pertsona desplazatuak elkarrekin bizi diren eta errealitate desberdinak trukatzen dituzten”.

Sukaldean egunean 3.000 anoa duin prestatzen dituzte eta egunero elikagai kopuru handia behar da. “Gure funtzionamendua aurrera egiteko ezinbestekoa da zu bezalako pertsonen lankidetza, horrela kausa justu hori babestu eta elkartasun engranaje horren parte bihurtuko gara”, esan dute.

Elikagai bilketa datorren larunbatean eginen da Iruñerriko hainbat merkatalzentroetan: Hiper Eroski, La Morea-Leclerc, eta BM (Iñigo Arista eta Antsoain) supermerkatuetan. Zaporeak elkarteko boluntarioak han izango dira dohaintzan jasotzen (oraingoan arroz luzea, makarroiak, espagetiak, txitxirioak eta olioa) eta errefuxiatu-guneetan dauden pertsonen egoera larriaren berri ematen.

“Greziako uhartean dauden errefuxiatuei laguntzeko aukera paregabea da, haien osasuna eta ongizatea bermatzeko. Larunbata horretan lagundu dezakegu elikadura duinak aurrera egin dezan”, azpimarratu dute Zaporeak elkarteko kideek.

Gehiago