Yala Nafarroak Sanferminetako Txupinazoa botatzeko 10.500 boto jaso zituen, bigarren aukeraren bikoitza
2025-ko ekainak 18
Yala Nafarroa plataformak jaurtiko du 2025eko sanferminei hasiera emanen dien txupinazoa. Herritarrek emandako boto guztien erdiak baino gehiago eskuratu ditu hautagaitza horrek, eta aurtengo bozketan bildu dira boto gehien. Zehazki, Yala Nafarroak 20.045 boto baliodunen 10.594 eskuratu ditu, boto guztien % 52,85.
Hamabi egunez, ekainaren 2tik 13ra bitarte, Iruñean erroldatuta dauden 16 urtetik gorakoek bozkatu dute aurtengo txupinazoa nork edo zer entitatek botako duen aukeratzeko. 20.045 boto baliodun bildu dira guztira. Yala Nafarroa plataformak 10.594 boto lortu ditu, AFAN Alzheimerra eta bestelako dementziaren bat dutenen Senideen Elkarteak lortu dituen botoen bikoitza. Hain zuzen ere, AFAN izan da boto gehien eskuratu dituen bigarrena: 4.337 boto, boto guztien % 21,64. Iruñeko Gaiteroek, berriz, 3.474 boto eskuratu dituzte, boto guztien % 17,33. Beste bi hautagaiek boto gutxiago eskuratu dituzte: Juan José Martinena Ruiz historialariak 1.051 boto lortu ditu, boto guztien % 5,24; Alberto Gurrea Saenz jotari eta ile-apaintzaileak, berriz, 589 boto, boto guztien % 2,94.
2016an jarri zen martxan txupinazoa nork edo zer entitatek jaurtiko duen hautatzeko bozketa-sistema, eta aurten erregistratu dira boto gehien.