Uztailaren 1ean eta 2an, greba Iruñeko hainbat igerilekuetan
ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek greba deitu dute Iruñeko SCDR Anaitasuna, UDC Txantrea eta Club Natacion Pamplona kirol elkarteetan.
2022-ko ekainak 28
SCDR Anaitasunak, UDC Txantrea KKEk eta Club Natacion Pamplonak hitzarmenak iraungita dituzte. Hauek berritzeko negoziazioetan, zuzendaritzek ez dute KPIaren araberako soldata igoerarik ezarri nahi.
Igerilekuak dituzten Iruñeko hiru kirol elkartetan errepikatzen den egoera beraren aurrean, horietan ordezkaritza duten sindikatu guztiek (ELA, LAB, UGT eta CCOO) greba deitu dute aste honetarako, soldata igoera gutxienez KPIren araberakoa izan dadin eskatzeko. Greba uztailaren 1ean eta 2an egitea aurreikusita dago.
Gehiago
El Ayuntamiento de Abárzuza hace autocrítica y se desvincula de la secta ultracatólica que ha comprado Anderatz
Prebentzio Legeak 30 urte betetzen dituen egunean, azken lan heriotza salatu dute LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde, Hiru eta CGT-LKN sindikatuek
2
