Urteko bigarren hilketa matxista salatu dute Euskal Herrian

Otsailaren 4an gertatu zen, Irunen, 47 urteko gizon batek bere ama hil zuen, eta Euskal Herriko Mugimendu Feministak babesa eta elkartasuna adierazi nahi izan die biktimaren familiari eta gertukoei. Erakundeei "minutu bateko isilunea baino zerbait gehiago egiteko" eskatu diete, eta erantzukizunak eskatu dizkiete "indarkeria matxistaren konplize den orori, bereziki gizonei".