Itaiak Sanduzelaiko emakumearen hilketa salatu du

Itaiak deitutako elkarretaratze batek asteburuan Iruñeko auzo ezagunean izandako hilketa salatu du. Izan ere, oraindik argitzeke dauden egoeretan emakume batek bizia galdu zuen. Itaiatik iragarri dute "jarrera eta ideia matxisten aurka borrokatzen" jarraituko dutela, eta beharrezkoa dela "kontzientziazio-lana eta borroka indartzea, horri aurre egiteko indar guztiak jarriko dituen mugimendua eraikiz". Udalak zuhurtzia eskatu du ikerketa argitu arte eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak elkarretaratzea deitu du biharko, apirilak 14 asteartea, 20:00etan Sanduzelai plazan.