Urtegiaren handitzaren aurkako ohiua: “Esa ez da betetzen, segurtasuna eta sen onagatik”

Ehunka lagun bildu zuen Esa urtegiaren II. martxak. Urtegiaren handitzearen aurkako oposizioak deituta, Aragoi eta Nafarroako zonalde ezberdinetako herritarrek parte hartu zuten protestan. Urtegian egiten ari diren lanengatik Zangotzan, Galipentzun edo Kasedan duten segurtasun eza eta obra honek suposatzen dituen gastu ekonomikoak izan zituzten izpide. Zaraitzu ibaian balizko trasbase batek izango lukeen eragina ere salatu zuten bildutakoek.