AHT lanak gelditzea eta zaintza sistema indartzea eskatu du AHT Geldituk

AHTaren lanek, Next generation funtsekin "erreskatatuak" izan direla, "lurra suntsitzen" jarraitzen dutela salatu du AHT Geldituk Iruñean egindako manifestazioan. Diru guzti hau zaintza sistema eta behar sozialak bideratzea eskatu dute ekologistek. "Lurra zaintzen dugu soilik lurra zaintzen badugu. Lurraren zaintza eta zaintzarako eskubide kolektiboa defenda ditzagun", aldarrikatu dute manifestariek.