Urriaren 1an, Pertsona Helduen egunean, pentsio duinak aldarrikatuko dituzte jubilatuen elkarteek
Urriaren 1ean Nazioarteko Zaharren edo Pertsona Helduen Eguna ospatzen da, eta urtez urte aldarrikatzaileagoa eta garrantzia handiagoa du mundu osoan. "Aukera ezin hobea Zaharrek gizarteari eskeini diotena nabarmentzeko eta zahartzaroak dakartzan arazoetaz ohartarazteko eta erronka horiei konponbidea emateko", jubilatuen elkarteek nabarmentzen dutenez.
2019-ko irailak 26
Pertsona guztientzat “bizi duina” eskatzeko mobilizazioak antolatuko dituzte aurtengoan ere. Eta bereziki, pentsioen auzian jarriko dute fokoa. “Ia 20 hilabete daramatzagu borroka etengabean, eta mobilizazio hauei esker 2018garren eta 2019garren urteetarako hobekuntza txiki batzuk lortu ditugu. Baina oraindik urruti gaude bizi guztirako pentsio edo zahartzitu duin, bidezko eta nahikoak bermatu ahal izateko. Neurri egokirik ere ez dira hartzen Seguridade Sozialean dagoen defizitari aurre egiteko”, salatu dute.
Alderdi politikoei, Estatuko eta Nafarroako gobernuei eskatzen diete “zahartzaro duina” ziurtatuko duten lege egokiak egin ditzatela “gaurko eta etorkizuneko belaunaldiendako”.
Jubilatuen elkarteek pentsio publiko duinak pertsona guztiendako aldarrikatzen dituzte, “instituzioetatik pentsio pribatuen alde erraztasunik eman gabe”. Bestetik, eskatzen dute pentsioen errebalorizazio automatikoa bermatzea KPIaren arabera, egoera hobe batetara bideratzea eragozten duten Lan eta pentsioen erreformak indargabetuz eta Konstituzioan pentsio publikoak gotortuz. Europako Gutun Sozialak gomendatzen dituen hobekuntzak lortze bidean gutxieneko pentsioak igotzea exijitzen dute, LAGS edo SMIko soldata erdietsi arte eta gizon eta emakumeen arteko soldata-arrakala ezabatuz.
Bestetik, Dependentzia legea osotasunean garatu ahal izateko “behar adineko diruz” hornitzea exijitzen dute, “zaharrei gaur egun eskeintzen zaizkien zerbitzuak pribatizatu ez daitezen eta zerbitzu publiko honek behar dituen giza baliabide egokiak eskeiniz”. Ildo berean, kopago farmazeutikoa indargabetzea eta Segurantza Sozialetik ateratako medikamentuak berriro sartzea eskatzen dute.
Urriaren 1ko manifestazioa Foruen Oroitarritik abiatuko da, eguerdiko 12etan.