Urriak 12 Iruñea erresistentzia antifaxistaren eta elkartasunaren hiriburua izango da

IRUÑEKO ARROZAKek mobilizazio egun baterako deia egiten du, Iruñea antifaxista eta arrazakeriaren aurkakoa kalera atera eta urriaren 12a borroka eta ospakizun eguna bihurtzeko, bizitza duinak, aberastasunaren banaketa eta pertsona guztientzako eskubide guztiak aldarrikatuko dituena, gure jatorria eta baldintza edozein izanda ere.

2026-ko irailak 18

Datorren urriaren 12an, goizean, Iruñeko Arrozak deituta eta Elkarrekin Amestu! Elkarrekin Borrokatu! lemapean, manifestazio batek Iruñeko kaleak zeharkatuko ditu. Datozen egunetan emango dituzte horren xehetasunak. Egunak Irubiden (Txantrea) jarraituko du, Iruñeko Arrozak arroz festarekin, ekitaldi herrikoi, aldarrikatzaile eta solidarioa.

Hain zuzen ere, Espainia erreakzionarioak bere inperio arrazista eta patriarkala, kolonialismoa, belizismoa eta nazional-katolizismoa ohoratzen dituen egunean ospatuko da. Oraingo honetan, ordea, Iruñea solidarioa, behetik eta ezkerretik osatutakoa, jatorri, kultura eta kolore guztietako lagunok osatzen duguna, guztiok batera mobilizatuko gara faxismoaren eta arrazakeriaren aurrean.

Gorrotoan, gezurretan eta errepresioan oinarritutako estrategia erreakzionarioak herri sektoreak elkarrengandik banatu eta aurrez-aurre jartzea du helburu, beti bezala, betikoek irabaz dezaten. Horren aurrean, gure arteko desberdintasunak gainditu eta guztioi mehatxu egiten digun munstro faxistaren aurka baturik borrokatzeko borondate irmoa aldarrikatuko dugu. Elkarrekin amesteko eta borrokatzeko eguna izango da, aberastasunaren banaketaren alde, bizitza duinen alde eta pertsona guztientzako eskubide guztien alde, gure jatorria eta egoera edozein direla ere.

Iruñeko Arrozak herri ekimena Txantreako Jaki Tokiren proposamenez sortu da, baina 80 erakunde, sindikatu eta gizarte mugimendu baino gehiagotako kideek bat egin dute ekimenarekin. Ekaineko prentsaurrekoan argitaratutako 50 atxikimendu baino gehiagori honako hauek gehitu behar dizkiogu gaur, gehituz jarraitu ahal izango dutelarik.

  • Amets Azkarate (Matalaz Kontrabotere Espazioa)
  • Bego Cestau (ZASKA)
  • Johnson (Asociación Estado de Edo en Pamplona Navarra)
  • Txabin Martínez (RTX Auzolan)
  • Ruben Alonso (Hip Hop Naf)
  • Agus Rodriguez Burgete (Kaleko Afari Solidarioak)
  • Josefina Zabala Rodríguez (Club Deportivo y Cultural de Dominicanos en Navarra)
  • June San Millán (Salhaketa)
  • Eva Azkona (REAS Navarra)
  • Kenia Cordero (Plataforma contra la violencia sexista en Navarra)
  • Ander Magallón (Eraikiz)
  • Maialen Diaz (Calatea antzerki talde komunitarioa)
  • Rakel Arjol (Iruñeko Peñen Federazioa eta Muthiko Alaiak)
  • Clara Sanz (Piparrika) 
  • Fayzuri Caicedo (Movimiento Progresista Colombiano en Navarra)
  • Garazi Tejedor (SARE Apoyo VIH/Sida)
  • Lidón Soriano (Yala Nafarroa)
  • Peio Goiatxe (Lizarra Ciudad de Acogida)
  • Teresa González (Apoyo mutuo-Elkarri laguntza)
  • Jorge Quisque (AFAT-PERÚ)
  • Oskar Sada (Ehgam Nafarroa)
  • Iruñerriko AEKko irakasleak.
  • Sylvia Álvaro Garrido (Kattalingorri)
  • María Malo (DEKUMAS LBT)
  • CNT Iruña.
  • Xabier Urrutia (Etxabakoitz Bizirik)
  • Haizea Urkixo (Global Summud Flotilla Euskal Herria)

Gogora ekarri nahi dugu Iruñeko Arrozak ekimen solidarioa dela, eta jaiaren barruan prestatzen diren arroz guztiak elkartasun keinu gisa antolakuntzari emango zaizkiola, bertaratutako pertsona guztiek arroz mota desberdinak dastatzeko aukera izan dezaten.

Era berean, jai honetan lortutako etekin ekonomikoak helburu solidarioa izango du. Keinu honen bidez, hainbat eragileren borroka eredugarria aitortu nahi dugu, urtez urte aldatzen joango direnak. Lehen edizio honetarako, ondorengo bi kolektiboek urteetan zehar egiten duten lana omentzea erabaki dugu:

  • Lehenik eta behin, gure esker ona helarazi nahi diegu egunero giza premiarik oinarrizkoena, elikatzeko beharra alegia, asetzeko antolatzen diren pertsona, despentsa, herri jantoki, elkartasun sare eta era guztietako kolektiboak. Administrazioen oztopoen aurrean, horrelako herri ekimenek erakusten digute elkartasuna dela inor atzean ez uzteko tresna. Zentzu horretan, Donostiako Kaleko Afari Solidarioak-eko kideak pairatzen ari diren egoeraren larritasun berezia salatu nahi dugu, janaria kalean banatzeagatik jazartzen ari baitzaizkie. Administrazioek horrelako dinamikekin ez kolaboratzea salagarria da, baina horretaz gain, dinamika horiek jazartzea ankerra da oso, eta  atzerapauso larria  gure eskubideetan. Ozen eta argi esaten dugu: Jaten ematea ezin da inoiz delitua izan. Aski da!!
  • Bigarrenik,Argia eta indarra Kubarentzatelkartasun-kanpainarekin elkarlanean arituko gara. Kanpaina horren helburua Kubako osasun-zentroetan eguzki-energia fotovoltaikoa instalatzeko dirua biltzea da, AEBen blokeo basatiari aurre egiteko. Keinu honen bidez, hamarkadetan zehar inperialismo yankeearen erasoak pairatzen ari den borroka esperientzia historiko bat aitortu nahi dugu. Beste mundu bat posible dela sinesten dugun pertsona guztiontzat itxaropenaren argi-izpi izan den esperientzia da hau, interes kolektiboak norbanakoen etekinen gainetik jartzen diren mundu bat posible dela erakutsi duena.

Bukatzeko, Iruñeko Arrozak ekimenean parte hartuko duten talde guztiak gonbidatzen ditugu euren aldarrikapenak Irubideko zelaietara eramatera, eta horrela jai hau Iruñean behetik eta ezkerretik sortzen diren borroken bilgune handi bihurtzera. Batasunetik bakarrik bihurtuko dugu urriaren 12a Erresistentzia Antifaxistaren eta Elkartasunaren Eguna.

Gehiago