Urratsez urrats, aldapa gora, euskal presoen etxeratzearen aldeko aldarria Euskal Herriko 650 tontorrera eraman du Sarek

Milaka lagun bildu ditu gaur Sare Herritarrak egindako mendi martxetan. Osotara, 650 mendi irteerak antolatu dira Euskal Herri barna euskal presoen etxeratzearen alde. Nafarroan hamaika izan dira egindako mendi tontorrak. Hemen horien irudi batzuk.