UPNk udal webgunea 15 eguneko epean euskaratzen ez badu EH Bilduk auzitegira joko du berriz
3 hilabete pasa dira Administrazio Auzitegiak UPNri pamplona.es webgunea euskaratzeko agin du zionetik eta EH Bilduk salatu moduan "Mayaren gobernuak ez du ezer egin".
2015-ko otsailak 24
Pamplona.es udal webguneak ez du Euskararen Ordenantza betetzen. Hala ebatzi zuen abenduaren hasieran Nafarroako Administrazio Auzitegiak EH Bilduk jarritako helegitearen ondorioz. Eta hala, auzitegiak Enrique Mayaren udal gobernuari udal webgunea euskaratzeko agindua eman zion.
Hala ere, 3 hilabete igaro ostean egoerak bere horretan darrai. Abenduan bertan UPNk webgunea euskaratzeko plan bat aurkeztu zuen baina hala ere ez du plan horren baitako urrats bat bere ere eman. EH Bilduren hitzetan "UPNk euskara inbisibilizatzeko duen jarrera anker hau onartezina da".
15 eguneko epea
Koalizio soberanistak gai honen inguruan galdetu du Udal batzordean eta UPNri ohartarazi dio 15 eguneko epean udal webgunea euskaratu ezean Nafarroako Administrazio Auzitegira joko duela berriro ere UPNri legalki behartzeko.