Uharteko bizilagun ugarik gaitzetsi dute joan den asteartean gertaturiko sexu erasoa
Andre Mari Emakume Elkarteak deiturik, astelehen arratsaldean egin zen elkarretaratzea erasoa gaitzesteko hala nola biktimari eta bere familiari elkartasuna adierazteko.
2015-ko ekainak 10
Uharteko Donibane Plazan egin zen Andra Mari Emakume Elkarteak deituriko elkarretaratze jendetsua. Uharteko bizilagunek salatu egin zuten bertako emakume batek pairatutako eraso larria eta aldarrikatu zuten “halakorik ez dadila berriz gerta”. Joan den asteko asteartean gertatu zen erasoa. Biktimak jarritako salaketaren ondorioz epaileak urruntze agindua sinatu zuen, baina erasotzaileak aske jarraitzen du.