#Txupinazo2010: Koldo Sanchez-en aurkako espetxe zigorra salatu dute Zizurren

2010eko Sanferminetako txupinazoan izandako istiluengatik 3 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote Zizurko bizilagun Koldo Sanchez-i, eta egun horretan bertan protesta ugari izan ziren Zizurren, besteak beste propaganda lan handia, batzar informatibo jendetsua eta kalejira desobedientea.

2014-ko martxoak 4

Sententzia otsailaren 28ko 15:00ak aldera ezagutu izan zen eta Zizurko gazteak berehala martxan jarri ziren injustizia hau salatzeko. 17:00etan batzar azkar bat egin zuten herrian propaganda lana dinamizatzeko, eta 50 bat gazte kalera atera ziren pankarta eta kartel ugari jartzera.

Batzarra eta kalejira jendetsua
20:30tan ehun bat herritar Esparru Gaztetxeko batzar informatiboan elkartu ziren sententziaren berri izateko eta honekiko erantzuna dinamizatzen hasteko. Horren ostean kalejira burutu zuten Zizurko kaleetan eta guardia zibila kalejira mozten eta desegiten saiatu zen arren, ibilbidea aldatu eta kalejira behar bezala gaztetxean bukatzea lortu zuten.

Datorren ostegunean asanblada berria deitu dute 19:30tan Esparru Gaztetxean.

 

Gehiago