Txirrindula eta parte-hartzea udako gauzak dira
2015-ko abuztuak 27
Eguzkia, ur gardeneko hondartzetan zehar ibiltzea, zapore guztietako izozkiak, arnasa berritzen gaituzten mendiko txangoak, denbora luzez irakurtzen egotea, familia, lagun eta hurrutiko lurraldeetan bizi diren lagunen arteko elkarrizketak, behin eta berriz burura etortzen zaigun udako abestia, San Ferminetan lagunen artean festaz gozatzea. Nork ez du kurtso bukaera nekagarriak iristen direnean bere burua egoera hauetan esnaturik amesten ikusi?
Hiri gobernu esperimentu honetan parte hartzera sartu garen pertsonak, 2015-era arteko udak horrela imajinatu ditugu. Indarrak eta ideiak hartzeko egun batzuk lasai egoteko hartu ditugu. Urte hau aldaketa izugarria izan da: gure biltzarren dinamika abuztuak 3tik, berriz ere ospatzen ditugu eta instituzioen ekintzetan jarduten ari gara dagoeneko.
Era berean, mundu berri hau, guretzat ez da guztiz ezezaguna baina zailtasun ugari ditu. Zinegotzi, alkate, bozeramaile, dietak etabarren soldatari buruz, Udaletxeko talde guztiekin bilerak izan genituen, soldata hauek kaleko jendearen antzekoak izan daitezen. Nafarroako biztanleen 60%-ak, hilabetean 1.200€ irabazten ditu, pertsona arruntarentzat politikak egiteko, hauek bezala irabaztea ona izango litzatekeela uste dugu.
Jaietako txupinazoa prestatzen hasi ginen, herriari hurbiltzeko kolektibo eta elkarte ezberdinen parte-hartzearen bidez, emakumea errespetatzearen garrantzian atentzio berezia jarri genuen: EZ esaten dugunean, EZ esan nahi dugu.
Greziari begira egon gara, pertsona arruntak Troikari aurre egiteko ausardia izan dute eta hau guretzat garrantzitsua izan da. Gure erabakiak demokrazia radikala eta pertsonen parte-hartzean oinarrituak egon dira. “Austerizidioaren” aurka borroka egiteko aukera bakarra momentu hau dugu eta tokian bertan gauzatzen dira baina Bruselasetik ezarrita dator.
Hiri parte-hartze arloaren buruan jarri ginen eta auditoria bat egiten ari gara: kontratuen errebisioa, zerbitzuen egoera, elkarte ezberdinekin bilerak… Instituzioetan lanean ari diren lankideekin batera, parte-hartzea zer den ulertzeko moduari buelta bat emateko taldea osatu dugu: kurtso berriari begira, gizartearen botere hartzea sail berria prestatua izan nahi dugu. Goitik-behera egiteko modua askotan, bezerokeria hutsa besterik ez da, hiritarrak ohartu daitezen eta beraien auzo, bizitza eta arazo kolektiboen aurrean jar daitezen, ekintzak bultzatu nahi ditugu.
Iruñean, mugikortasun iraunkorrari merezi duen tokia eman behar diogu. Lehenkortasuna autoaren aurretik, oinezko, autobus eta txirrindulari eman behar diogu. Eta ingurugiroaren kudeaketari errepaso sakona ematea garrantzitsua iruditzen zaigu. Behar guzti hauek kontuan izanik, lan talde ireki bat osatu dugu. Talde hau, Estatuan dauden beste udal-ekimenekin koordinatuko da. Iruñean, iraunkortasunaren inguruan egin den lana ez da nahikoa izan, hortaz, arlo honetan huts egitea zaila izango da.
Lan guzti hauetan murgildurik gaude. Gure bilerak eta lan taldeak irekiak izaten jarraitzen dute eta ez diogu inori karnetik eskatzen. Hiri hau, modu batera edo bestera aldatzeko gogoarekin parte-hartzera hurbildu nahi duzuten guztiak ongi etorriak izango zarete.