Txantrean ezarritako gune urdina gaur sartzen da indarrean, baina señalizazioa saboteatu dute

Txantreako Margolariak izeneko taldeak bideo hau zabaldu du non ikusten den nola margotzen dituzten txuriz gune urdina markatzeko Udalak margotutako aparkatzeko lerroak. Gauza bera egiteko deia egin diete Txantreako auzokideei. Udaltzaingoak jakitera eman duenez, bart gauean bi pertsona atxilotu ditu Txantrean horrelako margoketak egiteagatik eta beste bat identifikatu du.