TRW lan zentroan ISS enpresak egindako kaleratzeak salatu ditu LABek
ISS enpresak TRWn lan egiten zuten hainbat langile kaleratu ditu, planta horretan duen plantilla murriztuz.
2021-ko urtarrilak 22
Atzo goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin zuen TRW enpresak Iruñeko Landaben industrialdean duen lantegiaren sarreran, lan zentro horretako garbiketen zerbitzuan egiten ari den murrizketa salatzeko. Ekimen horretan garbiketetako langileez gain, TRWko zenbait sindikatutako zenbait delegatuk hartu dute parte.
Garbiketetako murrizketa salatzearekin batera, LABek kaleratutako langileen birkokapena eskatu du, ISS enpresak neurri horri uko egiten baitio.
Gehiago
1
“Etxebizitzaren auziarendako berehalako erantzun bat” eskatu du Ernaik zenbait herrietan egindako mobilizazioetan
1
Etxebizitza duinaren aldeko greba orokorra gorpuzten ari da Euskal Herrian: ELA, LAB, CCOO, UGT sindikatuek babesa eman diote deialdiari
1
