Trenaren Aldeko plataforma AHTa baztertzen duen proposamena aurkeztu du Parlamentuan

Nafarroako Parlamentuko Lurralde kohesiorako Batzordean izan da gaur Nafarroa Trenaren Alde plataforma, berriki egin duen “Burgos, Araba eta Nafarroan tren publiko eta sozial baterako azterketa eta proposamena” izeneko azterketaren ondorioak aurkezteko. Bitartean, kalean elkarretaratze bat burutu dute “Alternatiba dagoelako, tren publiko eta sozialaren alde”.