Torturaren inguruko Nafarroako ikerketaren bigarren faseak Istanbulgo protokolo eta testigantza berriekin osatu dute: osotara 1.083 tortura-kasu egiaztatu dituzte

IVAC-KREIren "1979tik gaur egunera arte Nafarroan torturari eta bestelako tratu txarrei buruzko ikerketa” txostenaren 2. fasea argitaratu da. Txosten hau iaz argitaratutakoaren jarraipena da, eta Torturatuen Sareko karpetetan emandako datuak, uda honetan egindako Istanbulgo 50 protokoloak eta emandako testigantza-elkarrizketak biltzen ditu. Azterlana 1.083 tortura-kasu egiaztatuz amaitzen da. Sareak adierazi du lanean jarraituko duela erroldan "identifikatu gabeko torturatuengana iristeko".