Torturaren erreparazioan jarriko du arreta Torturatuen Sareak nazioarteko adituekin

Azaroaren 17an Torturari buruzko Nazioarteko II. Jardunaldiak eginen ditu Torturatuen Sareak Iruñeko Planetariumean. Txile eta Peruko adituek hartuko dute parte haien esperientzien berri emateko. Bestetik, Paco Etxeberria, Pau Perez eta Olatz Barrenetxea izanen dira eginen diren mahi inguruetan. Torturaren biktimek eremu politikoan eta sozialean errehabilitaziorako eta aitortzarako duten eskubideaz, ematen zaien arreta psikosoziala eta erresilientzia eta erreparazioaz hitz eginen da.