“Su-eten berehalakoa eta iraunkorra! Zigorrak orain!” eskatu da Palestinaren aldeko elkarretaratzean

Asteartero bezala, gaur ere bai Palestinaren aldeko elkarretaratzea egin da Udaletxeko plazan. Boikot, Desinbertsio eta Zigor kanpainarekin jarraitzea garrantzitsua dela azpimarratu dute: "Israeli zigorrak jartzeari uko egitean, gure klase politikoak milaka palestinar genozidio sionista jasatera kondenatzeaz gain, Israelgo gizartea beraren gaixotasuna sendatzea eragozten ari da".