STEILAS sindikatuak “premiazko negoziazioa” eskatu du Hezkuntzan
Hezkuntza kontseilaria izendatu zutenetik oso denbora gutxi igaro bada ere, ezinbestekoa da lehenbailehen hezkuntza itunaren jarraipen bilera eta mahai sektoriala deitzea.
2019-ko irailak 5
2018-19 ikasturtean Hezkuntza Ituneko ezarri beharreko bost puntu ez dira bete. Horietako larriena da kontratua udako hilabetetara ez zabaltzea, gutxienez 5,5 hilabete ikasturtean jardun duten irakasle ordezkoei. 800 lagun baino gehiago dira eta maiz ez zuten langabezi saria eskatu edo lan eskaintza bat onartu, uda kobratuko zutelakoan, gainera, beste hainbati ez diete kitapena ordaindu.
Beste ez diren itunaren beste puntuak hauek dira: 60 urte baino gehiago duten irakasleen jardunaldi murrizketa, jardunaldi osotzat hartzea irakaskuntza zuzeneko 18 ordu Haur eta Lehen Hezkuntzan, eta 15 ordu Bigarren Hezkuntzan, jardunaldi eta ordutegien foru dekretu zaharkitua berrikustea, 1998. urtekoa baita, eta eskubide sindikalen negoziazioa.
Bestalde, nahitaezkoa da mahai sektoriala deitzea gai batzuk jorratzeko, besteak beste, Kontserbatorioko eta, Haur eta Lehen Hezkuntzako azken oposizioaren arazoak aztertzea, Bigarren Hezkuntzako hurrengo oposizioaren aurreikuspena, SKOLAE programaren zabalpena Nafarroako ikastetxe guztietara, eskola segregazioaren aurkako plana, Eskola Publikoa finantzatzeko legea eta kontratazio araudi berria negoziatzea. Oroitu behar dugu 51/2018 Foru Agindua, Hezkuntza Departamentuko kontratazio araudia xedatzen duena, mahai sektorialeko sindikatu guztien aurkako botoarekin onetsi zela eta epaitegietan baliogabetu dela. Araudi honek sekulako arazoak sortu ditu ikastetxeetan, kontratazio zerrendak oposizioaren emaitzen menpean daudelako, besteak beste: zailtasun handiak ordezkapenak betetzeko, 6 hilabeko baimenen eta kontratuei uko egiteko inooizko eskaerarik altuena, eta laneko bajen igoera handia. Honek guztiak kontrtazio zerrendetan aldaketa itzelak sortzen ditu eta ondorioz, izugarri zailtzen da pedagogia proiektuei segida ematea eta iraksleengan ezinegon bidegabea sortzen da.
Egoera konpontzen ez bada, berehala mobilizatuko gara.