Sorzain argitaletxea proiektua martxan jartzeko crowdfunding kanpaina abiatu dute. Euskarazko liburu kritikoak argitaratuko dituen argitaletxe ezberdina izan nahi du. Sorzainek oinarri bikoitza du, beraz: euskara eta gogoeta. Horrezkero, izpiritu kritikoa eta hausnarketa ahalbidetu ditzaketen euskarazko liburuak argitaratzea izango du xede nagusi.