Sindikatuek Palestinako genozidioa salatu eta patronalaren isiltasuna kritikatu dute

CCOO, ELA, LAB, ESK, CGT-LKN, STEILAS, Solidari, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin dute Udaletxe plazan, Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren aurka eta mendebaldearen, AEBren eta Europar Batasunaren papera salatzeko. EAEko eta Nafarroako patronalak ere kritikatu dituzte, Israelekin dituzten harremanak eta isiltasuna direla eta. Hainbat lantegietan elkarretaratzeak izan dira.