Siemens Gamesako langileek enpleguaren egonkortasuna eta lan baldintza duinak eskatu dituzte

ELAk, CCOOek eta UGTk elkarretaratzea egin dute gaur Siemens Gamesak Sarrigurenen dituen bulegoen aurrean enpleguaren egonkortasunaren alde eta lan baldintzen defentsan. Enpresaren zuzendaritza eta langileen arteko posizioak oso urrun daudela aitortu dute sindikatuek, eta kaleratze traumatikorik ez dute nahi berretsi dute.