SGE enpresako langile batzordeak mobilizazio eta greba deiak egiten ari da aste honetan
Batzordeak ordaindu gabeko soldatak eta hitzarmenaren negoziazioa irekitzea eskatu du.
2019-ko maiatzak 30
Arazuri Poligonoan dagoen SGE enpresa Volkswagen eta bere inguruko enpresen azpikontratazio lanetan aritzen da eta 150 langile ditu. Enpresa Batzordea ELAko 2 ordezkarik eta CGTko 3 ordezkarik osatzen dute.
Enpresak, apirileko soldata eta abenduko aparteko ordainsaria zor die langileei. Egoera honen aurrean, maiatzaren 27an greba eta mobilizazio deialdiari hasiera eman zioten. Aste honetan txanda bakoitzeko ordu bateko greba deialdia egin dute eta astelehenetik asteazkenera Gestamp enpresaren parean elkarretaratzeak egin dituzte.