Sendavivako langileen jarrera suteari aurre egiteko txalotu dute sindikatuek
Sendavivako langileen batzordeak izandako sutean langileen lana eta jarrera ona nabarmendu nahi ditu, eta parkea ahalik eta azkarren berriro irekitzea espero du.
2022-ko ekainak 25
Sendavivako enpresa-batzordeak baloratu egin du Arguedasko parkeko langile guztiek erakutsitako lan ona, joan den larunbatean instalazioak hustu behar izan zituen sute handiaren aurrean.
ELA, UGT eta CCOO sindikatuek osatzen duten enpresa-batzordeak aitortu egiten du “langileek, parkeko arduradunek eta hainbat erkidegotako 3.000 bisitariek sutearen gertutasunagatik egindako hustuketan erakutsitako ahalegina eta erantzukizuna, eta jokabide horrek lagundu egin zuen zorionez kalte pertsonalik izan ez zedin”.
Ebakuazioa modu ordenatuan egin zela nabarmendu dute, “inolako gorabeherarik gabe eta horrelako larrialdietan ezarritako protokoloari jarraituz, langileen nahiz Sendaviva bisitatzen ari ziren pertsonen eta parkean bizi diren animalien segurtasuna bermatzeko”.
Enpresa-batzordeak deitoratu egin ditu sutearen ondorioz jasandako kalte handiak, eta espero du ahalik eta denbora laburrenean berriro ireki ahal izango direla Erriberako turismo-zentro horretako instalazioak, eta langileak beren lanpostuetara itzuli ahal izango direla.