Sare sozialei eta herri komunikazioari buruzko ikastaroa antolatu du Ahotsa.info-k

Nola planteatu komunikazio kanpaina integral bat? Eta nola erabili sare sozialak? Galdera hauei erantzuten saiatuko gara martxoaren 14tik 16ra Iruñean burutuko ditugun jardunaldietan. Izena emateko idatzi info@ahotsa.info helbidera.  

2014-ko martxoak 7

Ahotsa.info komunikabide herritarra herri mugimenduaren zerbitzura egon nahi du, eta norabide hoerratan, eragile herritarren bozgorailu izatearekin batera komunikazioari lotutako ikastaroak antolatzeko helburua du ere. Lehenenego ikastaroa datorren asteko asteburuan izanen da, martxoaren 14tik 16ra, eta kanpaina komunikatiboetan sare sozialek duten garrantzia eta horiek nola erabili aztertuko dugu. Kataluñako Directa.cat komunikabideko kideak arduratuko dira ikastaroa emateaz.

Gaitegia
Hauek dira, orokorrean, landuko ditugun gaiak:

  • Nola planteatu komunikazio kanpaina integral bat?
  • Gai bat agenda mediatikoan sartzea lortu
  • Sare sozialak eta eduki biralak: twitter, facebook, youtube…
  • Kazetaritza komunikabide alternatiboetan: formatua, diseinua, errelatoa, argazkigintza, …

Egutegia

  • Ostirala, martxoak 14: 20:00etan ikastaroaren sarrera eta pintxo-potea
  • Larunbata, martxoak 15: 9:00etatik 14:00etara, bazkaria (prezioaren barne) eta 16:00etatik 20:00etara. Ondoren pintxo-potea.
  • Igandea, martxoak 16: 10:00etatik 14:00etara, eta ondoren bazkaria (prezioaren barne)

Nori zuzenduta dago?
Ikastaroa, bereziki, herri mugimenduko komunikazioan aritzen direnei bideratuta dago, baita komunikazioan interesa duten herri mugimenduko kideentzako ere. 40 pertsonentzako plaza mugatuak daude.

Izen-ematea
Ikastaroan izena emateko info@ahotsa.info helbidera idatzi. Ikastaroak 20 euroko salneurria du eta ikastaroko lehenengo egunean, ostiralean, ordaindu beharko da.

Gehiago