Sanferminak, taxirik gabeko jaiak enpresak ez badu hitzarmena betetzen
Tele-Taxiko langileek esan dute “sanferminetan ez dela taxirik egongo” zuzendaritzak adostutako hitzarmena betetzen ez badu. Langileek elkarretaratzea egin dute gaur Iruñerriko Mankomunitatearen aurrean, eta greba mugagabea egingo dute uztailaren 1etik aurrera enpresak ez badu adostutako soldata igoera betetzen.
2022-ko ekainak 23
Tele-Taxiko langileek elkarretaratzea egin dute gaur Iruñerriko Mankomunitatearen aurrean, eta greba mugagabea deitu dute uztailaren 1etik aurrera, enpresak hitzartutako soldata igoera aplikatzeko. Tele-Taxi Enplegu Zentro Bereziko langileek enpresaren zuzendaritzari eskatu diote hitzarmen kolektiboa berritzea eta soldatak igotzea. 2021erako eta 2022rako KPIaren igoera eta 2023rako KPIa gehi 0,5 puntuko igoera eskatzen dute.
Tele-Taxiko langileek greba mugagabea deitu dute uztailaren 1etik aurrera, eta enpresak adostutakoa betetzen ez badu, Sanferminetako Taxi zerbitzua erabat baldintzatuta egongo da.