Sakanako gazte asanbladek Kataluniako preso politikoei elkartasuna adierazteko martxa bat antolatu dute

Ziordi, Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Etxarri, Arbizu, Lakuntza eta Uharte-Arakilgo Gazte Asanbladek abenduaren 6an eginen duten elkartasun ekimen honetan parte hartzera dei egin dute.

2019-ko azaroak 21

Aurreko urteko abenduaren 6an, Espainiar Konstituzioaren egunaren inposizioaren aurka Etxarrin bildu ginen Sakanako gazteok konstituzioa eta honek legeztatzen duen kapitalismoaren aurka manifestatzeko. Esan genuen bezala, espainiar konstituzioaren ezarpena egun krisi sakonean dagoen 78ko erregimenaren hasiera markatu zuen. Krisian zegoen frankismoa ez zen jada langile klasearen zapalkuntza bermatzeko forma egokia eta espainiar konstituzioaren bitartez eman zen mozorro aldaketa, egun batetik bestera, frankistak demokrata bilakatu zituena.

Baina hori besterik ez zen izan, mozorro aldaketa lotsagabe bat. Dena leku berdinean geldituko zela bermatzeko aurpegi garbiketa.

Euskal Herrian egoera honen kontzientzia hartze zabalak borrokan tinko jarraitzeko hautua, milaka eta milaka kideren bitartez eman da. Eta haietako asko, gu guztiontzako etorkizun aske baten alde borrokatzeagatik espetxean ditugu. Eta zapalketak dirauen heinean borroka behar bat bezala agertzeak, kartzela eta presoak kontuan hartu beharreko errealitate direlaren ulerkerara garamatza. Horregatik gizarte aske baten aldeko borrokan dugu errepresioaren kontrako biderik zuzenena.

Borrokan dago bidea, eta horretarako funtsezkoa da bidea argitzen laguntzen duten esperientzia guztietatik ikastea. Hala izanik, Herrialde Katalanetan ematen ari den borroka ez du esperantza han bakarrik piztu, Euskal Herrian zeharka begiratzen ari diogu ere Kataluniar Herri Langileak aurrera daraman borrokari. Egun Espainiar konstituzioaren inguruan eraikitako 78ko erregimenaren kontrako fronte nagusi bezala agertu baita. Zoritxarrez, Estatuen erantzuna ez da parametro errepresiboetatik aldendu eta Herrialde Katalanek beste hamarnaka preso politiko dituzte egun.

Horregatik, bertako borroketatik ikasteko, Sakanako Gazte Asanblada ezberdinetatik Herrialde Katalanetara brigada politikoa antolatu dugu. Gainera, preso politiko katalandarrei babesa adierazteko espetxe martxa antolatu dugu abenduaren 6rako. Ezinbestekoa da bertako errepresaliatuei ere gure babesik zabalena agertzea eta horrenbestez deia egiten diogu Sakanako gazteriari espetxe martxan apuntzatzeko. Bertara joateko autobusaren tiketak ostiraletik aurrera egongo dira ohiko lekuetan salgai, 30€tan eta ikasle eta langabetuentzako 25€tan.

Presoak kalera, amnistia osoa!
Sakanako gazteok, Kataluniar Herri Langilearekin Bat!

Gehiago