Saharako umeak Nafarroan uda pasa ondoren etxera bueltatu dira

Uda osoa gure artean egon ondoren, etxera bueltatu dira Sahara-ko umeak. Tindufeko akanpalekuetatik Nafarroako herrietara, eta Nafarroako herrietatik berriz Tindufeko akanpalekuetara. Hori bai, motxilan hamaika bizipenekin eta elkartasunak emandako maitasunarekin itzuli dira etxera, datorren urtean berriz etortzeko irrikitan. Hemen utzitakoa ere ez da ahaztuko.