SAEk, ELAk eta CCOOk Osasunbidean mobilizazioekin jarraitzeko deia egin dute

LAB, UGT eta Osasunbidearen arteko akordioaren aurka agertu dira eta Osasunbideko lan baldintzak hobetzeko deia egin dute. Apirilaren 4rako Osasunbidean greba deialdia iragarri dute.

2023-ko martxoak 23

SAEk, ELAk eta CCOOk elkarretaratzea deitu dute martxoaren 23rako (osteguna), 10: 00etan, Legebiltzarraren aurrean, eta apirilaren 4rako Osasunbidean greba deialdia iragarri dute.

Hiru sindikatuen ustez, LABen eta UGTren autonomia falta erabakigarria izan da langile sanitarioen eta ez sanitarioen lan-baldintzak hobetzen ez dituen akordio bat sinatzeko garaian.

Lehenik eta behin, SAE, ELA eta CCOO sindikatuek gure gaitzespena adierazi nahi diogu LAB, UGT eta Osasunbidearen arteko akordioari. Akordio hau guztiz eskasa eta zehaztasunik gabea da, eta ez dakar Aurrekontu Orokorren Legean edo Parlamentuaren Osoko Bilkuran aztertuko den Foru Legearen Proposamenean jasota ez dagoenik. Aurrekontu babesa bermatuta duen eta plantillako lan baldintzak hobetzeko balio ez duen neurri garrantzitsurik ere ez du jasotzen. Hiru sindikatuen iritziz, LABek eta UGTk alderdi politikoekiko duten autonomia faltagatik baino ez da azaltzen akordioa, alderdi horiekin leialagoak izan direlako defendatzen duten langileekiko baino.

Langile horiei beraiei azaldu beharko diete UGTk eta LABek zer nolako kointzidentziak dituen batzordea osatzen zuten erakunde sindikalek grebarako deialdia zela eta Osasun Departamentuari helarazi zioten aldarrikapenen plataformak eta sinatu duten edukiak, eta zer argudio dituzten greba bertan behera uzteko. Izan ere, pasa den larunbateko manifestazioan grebarako deia egin zuten, sinatu berri duten dokumentua dagoeneko ezaguna zenean.

Bigarrenik, SAEk, ELAk eta CCOOk martxoaren 23ko greba bertan behera uzteko LABek hartutako erabaki antidemokratikoa salatzen dute, gainerako sindikatuei greba egitea galaraziz egin dutelako. Sindikatuen arteko desadostasunak zilegi dira, baina grebarako oinarrizko eskubidearen erabilera oztopatzea ezein sindikatuk zeharkatu beharko ez lukeen marra gorria da.

Egoera horretan, SAEk, ELAk eta CCOOk iragarri nahi dugu martxoaren 23an elkarretaratze bat egingo dugula akordioa gaitzesteko, 10:00etan, Parlamentuaren aurrean, 11/1992 Foru Legearen aldaketan aintzat hartuko ez diren kolektibo profesional guztien eskubideak aldarrikatzeko.

Ildo beretik, apirilaren 4an Osasunbidean greba egun baterako deialdia egingo dela iragarri nahi dugu. Mobilizazio horren helburua da Osasunbideko osasun arloko langileen eta osasun arlokoak ez diren langileen lan baldintzak hobetuko dituen eta desberdintasunak zuzenduko dituen akordio bat lortzea.

Gehiago