Rotten XIII taldeak Lemoako Gazte Topagunean arituko da kontzertu berezi bat eskeiniz

Eguzkiaren argia abestia aurkeztu dute, Javi Fernandez "Maraño"-ren memoriari eskeinia.

2019-ko apirilak 5

“Bizitzak eman digun kolpe handiena irenstea zaila izan da, hala nola
hurrengo pausoak zeintzuk izango ziren zehaztea”, onartu dute Rotten XIII taldekoek. Duela hilabete batzuk taldeko kidea zen  Javi Fernandez “Maraño” hil baitzen lan istripu batean.

“Gaurkoan mugarri bat
jarri nahi dugu gure lehen garaia izan dena eta aurretik datorkigunaren
artean, aro berri baten hasiera talde bezala.
Abesti berri bat kaleratzen dugu, “EGUZKIAREN ARGIA”, Javirekin
konposatu genuen azkena lokalean”, esan dute Tafallako musika taldekoek. “Hortxe bota zuen bere azken hatsa”, gogoratu dute.  “Guretzat prozesua borobiltzeko modurik hoberena da, eta berarentzat
ziurrenik ere bai. Doakiola ba bere memoriari”.

Kontzertu berezi bat emango dute apirilaren 21ean Lemoako Gazte Topagunea​n. “Ziklo berriaren
lehen pausoa, kontzertu benetan berezia, denbora batean emango dugun
bakarra.

Mila esker jaso dugun babes eta elkartasun olatu ikaragarriarengatik,
ezingo dugu inoiz aina eskertu. Zure indarrarekin, bizitzari helduko
gogoz, ez zara inoiz hilko Javi!”.

Gehiago