Ramirezek suhiltzaileen zerbitzuarekiko daukan utzikeria salatu dute
"2022-2023 baso-suteen agendaren operatiboen jardunaldia" egiten ari da Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusia, Iruña Park hotelean. Javier Remirez Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak zabaldu du saioa, baina petardo hotsekin uztartu da haren hitzaldia.
2022-ko urriak 21
Nafarroako suhiltzaileen gehiagoa atarian bildu da, gobernua zerbitzua
pobretzen ari dela salatzeko. “Lau urte pasa dira, eta ez dute inolako
baliabiderik jarri”, salatu du Iñigo Balbas suhiltzaileen lan batzordeko
presidentea.
Lau aldarrikapenekin bildu dira Iruña Park hotelaren aurrean. Alde batetik,
estruktura falta. “Egunero sumatzen da gure interbentzioetan hori, eta
administratiboak lanez gainezka dira”, adierazi du Balbasek. Duela hogei
urtetik izoztuta dituzte soldatak, eta berrikusteko galdegin diote. Langile
kopuruarekin ere dute kezka: “Egunero parke batzuetan hiru suhiltzaile gaude
lanean, horrek ez du gure segurtasuna eta eskaintzen dugun zerbitzu publikoa
bermatzen. Gutxienez lauko kopurura heltzea da gure eskakizuna”. Unitate
teknikoak sortzea ere nahi dute, estrategiak lantzeko.
Egungo Nafarroako Gobernuak egoera konpontzeko proposamenik egin ez duela
salatu dute suhiltzaileek. “Oso larritzat” jo dute Javier Remirez barne
kontseilariaren jarrera: “Ez bada gai honi aurre egiteko, egin beharko duena da
alde batera egin, eta beste pertsona bat jarri honi heltzeko”.